Irene Murua saskibaloi jokalaria Espainiako selekzioarekin

Xabier Urtzelai 2016ko abe. 6a, 17:51

Ointxe! klubeko jokalari Irene Murua  aukeratu dute Espainiako selekzioko hautatzaile Isaac Fernandezek eta Anna Montañanak eguenean hasita Zamoran jokatuko duten torneoan parte hartzeko –Juan de Menaren omenezko torneoa–. 

Txapelketa eguenean hasiko dute, eta hiru egun iraungo ditu, eguenetik zapatura arte. Hala, egun horietan Espainiako selekzioak Italiarekin, Turkiarekin, eta Gaztela Leonekin neurtuko ditu indarrak. Eta bide batez, txapelketa prestakuntza moduan ere baliatuko dute, 2017an izango duten Europako Txapelketara begira. Arrasateko taldeko ordezkaria izan da hautatzaileek aukeratu duten euskal jokalari bakarra –16 urtez azpikoetan–. Arrasateko Ointxe! taldean kadete errendimenduan jokatzen du Muruak.

Hemen txapelketaren gaineko informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak