Barikuan Herrixa Dantzan berezia Escamot Catalá taldearen zuzeneko musikarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko abe. 5a, 16:25
Herrixa Dantzan Espaloian.

Kataluniatik dator taldea eta folk dantzaldia eskainiko dute. Saioa 20:30ean hasiko dute. Aurretik, 20:00etan, Eko Taloak enpresaren edatekoak eta taloak izango dira Espaloia kafe antzokian.

Abenduko Herrixa Dantzan saioa berezia izango da. Hileko azken domeka Gabon Eguna izanik bultzatzaileek ez dute dantzaldirik antolatuko. Horren ordez, abenduaren 9an, barikua, folk dantzaldia emango du Kataluniako Escamot Catalá taldeak.

Taldekideek txangoa antolatu dute zubirako Euskal Herrira eta hogei bat lagun etorriko dira. Afari-pasa egiteko, gainera, Eko Taloak enpresaren edatekoak eta taloak izango dira Espaloia kafe antzokian 20:00etatik aurrera.

Dantzaldia, betiko moduan, Elgetako antzokian izango da, eta Elgetako Udalaren laguntza izango dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak