Bolada txarra eten eta 2-0 menderatu du Mondrak Hondarribia

Julen Iriondo 2016ko aza. 26a, 19:12

Santxok eta Erañak egin dituzte golak. Josu Zubia arrasatearren entrenatzailea gustura agertu da taldeak egindako lanarekin eta azken partiduetako emaitza dinamika moztea lortu dutelako.

Partidu lehiatua eta borrokatua izan da Mondrak eta Hondarribiak Mojategin jokatu dutena, trabatua ere bai tarteka: "Eurak ere beharra zuten", zioen Josu Zubiak. Mondrak azken hiru lehiak zituen galduak.

Baloiarekin hobeto moldatu da Mondra, batez ere bigarren zatian. Lehen gola, ordea, lehenengoan iritsi da, jokoan ordu erdi zeramatela. Atsedenaldia baino lehen izan dute kanpokoek berdinketarako aukera aparta, bi jokalari bi jokalariren aurka geratu dira, baina etxekoen atezainak atera du baloia.

Neurketa amaitzeko hogei minuturen faltan egin du bigarrena Mondrak. Bai Santxoren aurrenekoa eta baita Erañaren bigarrena ere ondo landutako jokaldietan iritsi dira.

Arrasatearren entrenatzailea penaz zen garaipenaren zapore gozoa neurketaren amaiera aldeko gertakariek mikaztu dutelako. Hondarribiko jokalari batek etxekoen aulkitxoan zen Uribarren zapaldu du nahita baloiaren bila joaterakoan; Uribarrenek epaileari protesta egin eta bera egotzi du: "Halakorik ez zen pasatuko lehenengo zatian gertatutakoak epaileak garaiz moztu izan balitu", zioen Zubiak. Kanpokoek gehiegizko gogorkeriaz jardun dutela salatu du entrenatzaileak.

Datorren astean Aretxabaletaren kontra jokatuko du Mondrak, derbia, berriz ere etxean, bi taldeak sailkapeneko goiko ostuetan direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak