Borroka feministaren 'alde', erasotzaileei 'alde' esateko kanpaina abian Arrasaten

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, bilkurak izan dira gaur Debagoieneko herrietan, tartean Arrasaten. Eraso matxistarik ez erantzunik gabe leloarekin bilkura egin eta kanpaina berria aurkeztu dute.

Alde hitzaren adieretako birekin jolastuz sortu dute kanpaina, jarrera egokien alde daudela adierazteko, eta jarrera desegokiak dituztenei alde egitera gonbidatuz.

Emakumeen Mundu Martxako herriko taldeko kide Eneritz Ugaldek azaldu du gaur ekimena aurkeztu eta aurrerantzean bilduko direla tabernari, dendari, elkarte, jai batzorde eta lan honetan eragile izan daitezkeen beste hainbatekin, kanpaina aurrera nola eraman erabakitzeko. Oraingoz, alde-ren bi ikurrekin txartelak Emakume Txokoan eta Ekin Emakumeak elkartearen egoitzan eskura daitezke.

Ugaldek adierazi du kanpaina jarri dutela martxan, eguneroko lana behar duelako eraso matxisten kontrakoak; eta ez soilik muturreko indarkeria adierazpideen kontra, baizik eta horien oinarrian dagoen guztiaren kontra: "Publizitate sexista, mezu sexistak, txiste sexistak..." aipatu ditu Ugaldek.

Erlazionatuak

Indarkeria matxistaren kontrako bilkura Bergaran

Bergara

Udalak eta Martxanterak talde feministak antolatutako egitarauaren barruan, indarkeria matxistaren kontrako bilkura egin dute iluntzean aurrena, et...
Krabelinak, kandelak eta bertsoak urte honetan indarkeria matxistak hildako emakumeendako

Elgeta

Emakumeenganako indarkeriari ez! zioen pankartaren atzean elkartu dira, 19:00etan, hainbat herritar. Ordu laurdeneko elkarretaratzearen ostean bost...
Emakumeen aurkako indarkeriaren aurka agertu dira Aretxabaletan

Aretxabaleta

Bi elkarretaratze egin dituzte Aretxabaletan indarkeria matxistaren aurka; batetik, feministek egin dute deialdia eta bestetik, Udalak. Elkartu dir...
Oñatin eta Aramaion ere salatu dute indarkeria matxista

Aramaio Oñati

Oñatin, bilkurara beltzez jantzita joateko deialdia egin zuten, eraildako emakumeen oroimenez. Haien izenak zeramatzaten eskelak banatu zitu...
'Libria izan gura dot, ez balientia' dioen murala egin dute Oñatin

Oñati

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, mural bat egiten aritu dira Oñatin, Errekalde eta San Lorentzo auzoa lotzen dituen tunelean...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.