Elite mailako ziklista onenak Markuleten batuko dira

Xabier Urtzelai 2016ko aza. 3a, 14:44

Asteburuan hitzordu bikoitza izango da, zapatuan Arrasateko ziklo-kros lasterketa egingo dute, eta domekan Karrantzakoa. Azken hori Espainiako Koparako puntuagarria denez horrek kanpoko ziklistak erakarriko ditu baita Arrasatera ere.

Joan den asteburuan Espainiako Kopako lehen bi proba puntuagarriak jokatu zituzten Legazpin eta Muskizen, eta domekan Karrantzak hartuko du erreleboa. Tartean, baina, Gipuzkoako Txapelketa egongo da jokoan, bihar, zapatua, Arrasaten, eta horrek esan gura du euskal ziklista onenak batzearekin batera kanpotar asko gerturako direlaIaz, Arrasateko lasterketarekin batera Valentzian Espainiako Txapelketa egon zen jokoan, eta han egon ziren onenak. Hala, Diez Arriolak erakustaldia eman zuen Markuleten, kantabriarrak ez zuen-eta kontrariorik izan. Bihar, baina, oilar gehientsuenak izango dira Arrasateko irteera puntuan.  

Gaztetxoak animatzeko

Kadete eta gazte mailakoen lasterketen artean (10:30) Arrasateko eta inguruko gaztetxoek ziklo-krosa probatu ahal izango dute: "Kategoria ezberdinak antolatuko ditugu, izenematea jarriko dugu, eta norberak bere bizikleta ekarrita gazteek zirkuitura sartu ahal izango dute, eta itzuli batzuk egin, erakustaldi modura", adierazi zuen Junkal Perezek: "Zaletasuna sustatzeko modua da".

Ordutegiak

• 09:00etan masterrak (30, 40, 50 eta 60 urte bitartekoak). 

• 10:00etan kadeteak, gizonezko eta emakumezkoak.

• 11:00etan gazteak, elite emakumezkoak eta 23 urtez azpikoak. 

• 12:00etan eliteak eta 23 urtez azpikoak.

13:15ean sari banaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak