Puntu banaketa justua Basauriren kontra

Xabier Urtzelai 2016ko urr. 30a, 18:59

Iazko partiduaren gidoia errepikatzear zegoen Izarraitz Muñoz Aloña Mendiren eta Basauriren arteko partiduan. Oñatiarrak ondo lehenengo zatian, bizkaitarrek estutu bigarrenean, eta azken momentuan garaipena kanpotarrendako. Bada ez, oraingoan zapore oso oneko puntuari eutsi diote oñatiarrek.

Aurreikuspenak beteta partidu gogorra jokatu zuten Izarraitz Muñoz Aloña Mendik eta Basaurik. Etxekoak pare bat goleko abantailarekin erretiratu ziren atsedenera, eta bigarrenean bizkaitarrek estutu egin zuten, ohi moduan: "Bigarrenean, gainera, defentsan jasotako zigorren ondoren justu samar genbiltzan, eta horretaz baliatu ziren Basaurikoak aldea txikitzeko", adierazi du Rafa Zulueta bigarren entrenatzaileak. Berdindu bakarrik ez, partidua amaitzeko minutu baten faltan Basauri bi goleko errentarekin zegoen.

Minutu horri, baina, bizkaitarrek baino esperientzia gutxiago izanda ere Oñatiko mutilek etekin galanta atera zioten, partidua berdintzeraino (28-28). Hala, iaz lortu ez zutena dagoeneko egin dute txantxikuek, Ford Mugarri Arrasate, eta Basauri, Zubikoan geldiarazi.

Ford Mugarrik ere irabazi

Ford Mugarri Arrasatek ere irabazi egin du asteburuan, 20-25 Urdanetaren kantxan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak