Kanpoko jokoan asmatuta nagusitu da MU (72-58)

Xabier Urtzelai 2016ko urr. 30a, 14:57

Ligako hirugarren garaipenak –lau partidutatik– sailkapenaren aurrealdera eraman du MU, eta horrek txapelketa hasieran zituzten zalantzak uxarazi ditu, iaztik hona jendea falta bada ere, talde hau lehiakorra izan daitekeela erakusten dabilelako. Atzo, Iturripen, Valle de Egues taldearen abantaila fisikoa gainditzeko gauza izan ziren, kanpotik oso ondo jokatuta.

Arrasateko taldea uneoro egon zen sailkapenean aurretik, kanpotarrak ez ziren izan gauza partiduko erritmoa jartzeko, eta taulapean jende indartsua bazuten ere –arrasatearrek ondo dakite hor borroka asko aurten galduta dituztela– ez zuten jakin horrekin bakarrik MU mendean hartzen: "Bagenekien taula azpitik arazo handiak izango genituela baina partida bukaeran eurek baino errebote gehiago hartu ditugu. Hori lortu dugu jokalariek asko borrokatu dutelako, bai barruko jokalariek eta baita kanpokoek. Kanpokoek 18 errebote harrapatu dituzte eta barrukoek 16. Azken finean, talde moduan jokatzen gabiltza eta estatistiketan ere igartzen da hori", adierazi du Josu Larreategik klubeko webgunean.

Defentsan jasotako erreboteekin batera, aipatzekoa da sartutako hiruko erabakigarri kopurua, horrek kontrarioa tarte politean –hamar puntu inguru– mantendu du-eta partidu osoan zehar. "Arlo horretan Gorka Arejok, Andonik eta Martxelek lan oso ona egin dute". Datorren astean talde zuri-moreak Burgosera egingo du bidaia. Burgostarrek jokatutako partidu guztiak galdu dituzte: "Ondo legoke Arrasatetik gure zaleen berotasuna sentitzea garaipena eskuratzeko". Hala, zaleek jokalarien autobusean egin ahal izango dute bidaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak