Mondrak kategoria berrian ere oilotegiko oilar izan gura du

Xabier Urtzelai 2016ko urr. 30a, 14:33
Aranbarri eta Azkarate Mutrikuko jokalaria presionatzen.

Ohorezko erregional preferenteko lider moduan egin dute lo Mondrako jokalariek, atzo Mutrikuren kontra etxean 2-1 irabazi eta gero. Zubiaren mutilek oraindik ez dute partidurik galdu, eta etxean bereziki oso indartsu daudela erakutsi dute. Oilotegi honetako oilar izan gura dute, lider zegoen Anaitasunak galdu egin duelako. Gaur (16:30) UDAk du lidergoa errekuperatzeko aukera, Vasconiaren kontra.

Ekainean mailaz igo ostean denboraldi hasiera ederra egiten dabil Mondra, eta dagoeneko kategoriako ezustea eman duen talde bilakatu dira, bai behintzat jokatutako zortzi partidu hauetan. Zortzitik sei irabazi eta bi berdinduta, zuri-moreak sailkapenean lehenengo postuan kokatu dira, nahiz eta zortzigarren jardunaldi hau amaitzeko partidu gutxi batzuk geratzen diren. Hala, lehenengo sei partiduak jarraian irabazi zituen UDAk du lehenengo postu hori errekuperatzeko aukera, 16:30ean Vasconiaren kontra hasiko duen partidua irabazten badu. Aloña Mendik ere ez du erronka makala, atzealdeko postuetatik irteteko lehia duelako Lesakan, Beti Gazteren kontra.

Uribarren eta Aizpurua, golegile

Borroka handiko partiduan bi taldeek izan dituzte aukera garbiak, baina zuri-moreak trebeago ibili dira ate aurrean, eta Uribarrenek eta Aizpuruak ondo aurreratu dute Mondra (2-0). Bazirudien Mutrikuk ez zuela inor urduritzeko aukerarik izango, baina epaileak kanpotarren alde adierazitako penaltiak aukera eman die mutrikuarrei tartea txikitzeko (2-1). Mondrak, baina, alde txiki hori mantentzen jakin du.

Erregional preferentean Bergarak galdu

Erregional preferentean Bergarak aukera polita galdu du sailkapeneko lehen postura salto egiteko, eta Idiazabalen 1-0 galduta hirugarren postuarekin konformatu beharko dute. Maila berean, Mondrak 0-1 irabazi dio Soraluzeri Ezozian, eta Aretxabaletak 4-3 galdu du Urolaren kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak