Txistu doinu alaiekin bete dira Arrasateko bazterrak

Mirari Altube Arrese 2016ko urr. 22a, 14:13

Txistu doinuak ekarri ditu beste behin Arrasateko kaleetara Leintz bailarako VII. Txistulari Egunak. Leintz aldeko txistulariekin batera Oñatikoak, Soraluzekoak eta Gasteiz aldetik, Abetxukotik hain zuzen, etorritakoak dabiltza kale bazterrak girotzen.

Kalejirarekin ekin diote egunari eta eguraldia lagun herritarrek harrera beroa egin diete. Eguerdi partean Herriko Plazan elkartu dira kontzertua emateko, eta askotariko estiloetako piezak jo dituzte: zortzikoak, pasodobleak… Ia 50 lagun elkartu dira gaurkoan eta elkarrekin bazkalduko dute lagun giroan.

Arratsaldean, ostera, beteko dute plaza txistu doinuekin amaiera borobila emateko egunari.

Erlazionatuak

VII. Txistulari Eguna

Mirari Altube Arrese 2016 urr 22 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak