Edesa Industrialeko Enpresa Batzordeak "ez du onartu" Fagor CNAk aplikatu nahi duen EREa

Mirari Altube Arrese 2016ko urr. 21a, 17:38

Gaur, egubakoitza, egin du azken bilera Edesa Industrialeko Enpresa Batzordeak zuzendaritzak aurkeztutako Enplegua Erregulatzeko Espedientea eztabaidatzeko. Enpresako zuzendaritzak EREaren gutxieneko aplikazioa proposatu duela jakinarazi du Enpresa Batzordeak, eta ez dute onartu.

Enpresako zuzendaritzak EREaren aplikazio minimoa proposatu duela dio Enpresa Batzordeak prentsa ohar bidez: "Azaroan bakarrik aplikatuko litzateke, eta gainera, era partzialean; bi astetan egosketan eta lau astetan garbiketa sailean. Gero, jarduera era normalizatuan aplikatuko da".

EREaren negoziaketa akordio gabe bukatu dela jakinarazi du Enpresa Batzordeak: "Ez du inolako irtenbiderik proposatzen, eta enpresaren etorkizunaren inguruan kezka sortzen digun urrats bat gehiago da. Ez dugu EREa onartu ez dielako enpresak dauzkan arazo estrukturalei erantzuten".

Gaineratu du zuzendaritzak ez diola "erantzunik eman" Enpresa Batzordeak etorkizunerako plan bat aurkezteko egindako eskaerari. Eta enpresaren jabeari bilera eskatu diote: "Ez dugu inolako zalantzarik CNA Fagor proiektua bideragarria izan daitekeela. Baina horretarako guztion inplikazioa behar du: zuzendaritza, langileak, instituzioak".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak