Intxortako lubakietako bisitariek 1936ko pertsonaiekin egin dute topo, gaur

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urr. 2a, 15:46
Bisitari taldea, gaur goizean, Salbador ermita pareko erakustaldia ikusten.

Intxortako erresistentziaren 80. urteurreneko ekitaldien barruan antzeztutako bisita gidatua egin dute, gaur goizean, Elgetan. 40 bat lagunek egin dute bisita eta sorospen gune bat, faxisten aginte-postua, gudarien eta milizianoen defentsa puntuak... ezagutu dituzte.

Hilean bi aldiz egiten dituzte Elgetan bisita gidatuak Intxortako lubakietara. Gaurkoa berezia izan da antzeztua izan delako. Ohiko kontakizunari bizia eman diote gaur hogei bat boluntariok, eta frontea non egon zen kontatzeaz gain nolakoa izan zen ere azaldu dute. Nerea Villa gidariak eman ditu azalpen nagusiak, eta egin du lotura antzeztutako puntu ezberdinen artean.

Bisitariek, esaterako, erizain bat zuten zain herriko plazan. Asentzio ermitan Frankoren aldeko lau soldadu aurkitu dituzte, et Intxortako Atea monumentuaren parean gudarien eta milizianoen lehen defentsa lerroko fusilari taldea. Apur bat gorago, La Belga posizioan, hiru lagun zituzten zain metrailadore eta guzti. Salbador ermitan egin du taldeak azken geldialdia. Bertan, erresistentziako beste bi puntu ikusi dituzte hainbat armamenturekin.

Bisita berezia Intxorta 1937 Kultur Taldeak antolatu du Frentes de Euskadi taldearekin batera eta Elgetako Udalaren laguntzarekin.

Erlazionatuak

Antzeztutako bisita gidatua, Elgetan (2016)

Larraitz Zeberio Lekuona 2016 urr 02 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak