Pinu beldarraren aurkako tratamendua iragarri du Foru Aldundiak hurrengo asteetarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko ira. 21a, 15:00
Pinu beldarra.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritzak pinu beldarraren izurriteari aurre egiteko neurriak hartuko ditu aurten. Lurraldeko 2.466 hektareatan aplikatuko dute tratamendua, tartean Antzuolan, Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran, Elgetan, Eskoriatzan, Leintz Gatzagan eta Oñatin.

Aire bidez aplikatuko dute produktua, eta jakinarazi dute eguraldiaren arabera irailaren 26tik urria amaitu bitartean egingo dutela tratamendua. "Pinu beldarra –Thaumetopoea pityocampa– hostoak galarazten dituen lepidopteroa da, eta pinu espezie jakin batzuetako baso zati handietan kalte garrantzitsuak eragiteaz gain, animalietan eta pertsonetan urtikaria eta alergia arazoak sor ditzake", azaldu dute.

Pinudiak bakarrik

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritzatik zehaztu dute pinudiak bakarrik tratatuko dituztela, eta ez dutela tratamendurik egingo ez hiriguneetan ez ur masetan, eta inguruan ehun metroko segurtasun lerroa utziko dutela "egoki arrazoitutako salbuespenak izan ezik".

Gipuzkoako 40 udalerrietan aplikatuko dute tratamendua, tartean Debagoieneko zortzi herri daude. Ondorengo udalerrietan egingo dute: Aia, Alegia, Andoain, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Beizama, Bergara, Deba, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Errezil, Ezkio-Itsaso, Ezkoriatza, Gabiria, Hernani, Idiazabal, Legazpi, Leitz-Gatzaga, Mendaro, Mutiloa, Mutriku, Oiartzun, Olaberria, Oñati, Orio, Soraluze, Urnieta, Urretxu, Zarautz, Zegama, Zerain, Zestoa, Zumaia, eta Zumarraga.

Argibide gehiago hemen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak