Hautagai bakarra aurkeztu da Espaloia kafe antzokiaren kudeaketarako, eta Udala proposamena aztertzen ari da

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko ira. 15a, 09:53
Espaloia kafe antzokia, Elgetan.

Eskaera formalizatzeko hamar eguneko epea zabaldu du Udalak. Falta den dokumentazioa aurkezteko eskatu diote hautagaiari.

Astelehenean, hilak 12, amaitu zen kafe antzokiaren kudeaketarako proposamenak aurkezteko epea, eta hautagaitza bakarra aurkeztu da. Eskaera formalizatzeko hamar eguneko epea zabaldu du Udalak. Falta den dokumentazioa aurkezteko eskatu diote hautagaiari. Udal ordezkariek jakinarazi dute proposamena aztertzen ari direla.

Bost hilabete itxita

Bost hilabete eta erdi darama itxita Espaloia kafe antzokiak; izan ere, indarrean zegoen kontratua eten eta apirilean utzi zuen aretoa aurreko kudeatzaileak. Hilabeteotan ekintza puntualak egiteko zabaldu du kafe antzokia Udalak: Herrixa Dantzan saioak, zumba maratoia, Perlak eta Gose taldeen kontzertua, ikasturte amaierako emanaldiak, umeen dantza ikastaroak...

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak