Aire libreko pintura lehiaketa, zapatuan Arantzazun

Maider Arregi 2016ko ira. 14a, 17:41

 
Xabier Alvarez de Eulate (Arantzazuko Basilikako beirateen egilea) artistaren omenez egiten den aire libreko pintura lehiaketaren laugarren edizioa egingo da zapatuan, hilaren 17an, Arantzazun.

Hala, artista omentzea helburu duen lehiaketan, helduak (16 urtetik gorakoak), gazteak (12 eta 16 urte bitartekoak) eta umeak  (11 urte artekoak) parte hartu dezakete. Lehiakideek Arantzazuko Santutegiko edozein txoko, paisaia edo monumentu margotu ahal izango dute.

 

Izen-ematea Arantzazuko Gandiaga Topagunean egingo da 10:00etatik 12:00etara bitartean. Lanak, 16:00etatik 17:00etara entregatu beharko dira leku berean eta sinadurarik gabe. Epaimahaia Iñigo Arregi eskultoreak, Xabier Egaña eta Juan Ayesta pintoreek eta Leire Fernadez Arte Ederretan doktoreak osatuko dute. Lan guztiak, ikusgai izango dira irailaren 24tik urriaren 16ra bitartean Gandiagan (asteburutan eta jai egunetan 11:00-14:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak