Aretxabaletako tomatearen astea egingo dute hilaren 21etik 24ra

Mirari Altube Arrese 2016ko ira. 12a, 14:50

Aretxabaletako tomatearen berri emateko helburuarekin aste guztiko ekitaldiak antolatu ditu Debagoieneko mankomunitateak. Hitzaldia egingo du Tomas Larrañaga antzuolarrak eta tomatea kontserbatzen ikasteko saioa egongo da. Ortu lehiaketa eta tomate erakusketa ere egingo dituzte.

Hona hemen egitaraua:

Irailak 21, eguaztena, 18:00, Arkupe

  • Tomatea kontserbatzen ikasteko saioa. Izena aurrez eman behar da aurrez.

Irailak 22, eguena, 18:30, Arkupe:

  • Aretxabaletako tomatearen gaineko hitzaldia Tomas Larrañagarekin.

Irailak 24, zapatua, 12:00, Durana kalea

  • Tomate erakusketa popularra. Izena eman behar da aurrez.
  • Ortu lehiaketaren eta erakusketa popularraren sari banaketa.

Izena emateko eta argibideetarako: Arkupen eta mankomunitatean: turismo@debagoiena.eus eta 943 79 64 63.

Ortu lehiaketaren oinarriak

Hona hemen oinarriak:

  • Aretxabaletako ortu guztiek parte hartu ahal izango dute.
  • Oso positiboki baloratuko da simaurketa edo lurraren ongarriketa biologikoa, lurra ondo landuta egotea eta ortua orokorrean. Puntu gehien lortuko dute laborantza tradizionalera gehien gerturatzen direnak: ureztatzea, landareen erabilera, haziak…
  • Puntuagarria izango da landare kopurua eta aniztasuna.
  • Ortuan pozoiak erabiltzeak puntuak kenduko ditu; orturako erabiltzen badira pozoitsuak ez diren landare-osasunerako produktuak ez du punturik kenduko.
  • Epaileak baratze-adituak eta Udalak izendatutako beste pertsona batzuk izango dira.
  • Sari bat egongo da, azalera kontuan izan gabe, orturik onenarentzat.
  • Saria izango da orturako tresnekin osatutako saskia.

Izena emateko Arkupera jo edo Debagoieneko Turismo Sailera: turismo@debagoiena.eus. Azken eguna da irailak 20.

Tomatearen erakusketa popularra

Irailaren 24an, zapatua, azoka ekologikoan egingo dute erakusketa popularra. Hona hemen oinarriak:

  • Aretxabaletan erroldatuta dagoen edonork parte har dezake.
  • Parte hartzeko aurrez izena eman behar da: Arkupe edo turismo@debagoiena.eus. Azken eguna da irailaren 21a
  • Tomateak irailaren 24an aurkeztu behar dira Herriko Plazan, 10:00etan. Ikusgai egongo dira gero 10:30etik 13:00etara bitartean.
  • Sariak banatuko dira 14:00etan. Honakoek jasoko dituzte:

- Pisu gehien duen tomateak                        

- Tomate itsusienak                        

- Tomate barietate gehien aurkezten duenak

Tomate itsusiena aukeratzeko kutxa jarriko dute eta botoa eman beharko da.

Irabazleak jasoko du bertako produktuekin osatutako otarra. Eta botoa emandakoen artean beste otar bat zozketatuko dute.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak