Eder eta Joxe Mari Bengoa, hurrengo txapelketetara begira

Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketa jokatu zen aurreko domekan Legazpin, eta berriz ere Joxe Mari Bengoa oñatiarra izan zen txapeldun, Eder txakurrarekin. Lehenengo hirurak izan ziren, gainera, debagoiendarrak, bigarren Jesus Mari Plazaola arrasatearra eta Lagun eta hirugarren Migel Arregi oñatiarra eta Mendi geratu ziren eta. Legazpikoarekin, Bengoa eta Plazaola sailkatu dira Euskal Herriko txapelketarako, eta Bengoa Oñatiko Nazioarteko txapelketarako ere bai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.