Mondragon Unibertsitateak 5.000 profesional baino gehiago prestatzen ditu urtean zehar

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abu. 5a, 11:38

Mondragon Unibertsitateak 23.000 prestakuntza-ordu baino ematen ditu urtean lanean diharduten profesionalei zuzenduta. Eskaintzen dituen ikastaroen artean daude fakultateetako jardunaldi, aditu-titulu eta espezializazio-diplomak, baita In company deritzon enpresendako neurrira egindako prestakuntza saioak ere.

Gero eta langile gehiagori eskatzen zaie ezagutzak eta gaitasunak areagotzea, lan-agertoki berrietara egokitzeko eta euren erakundeetako beharrei erantzuteko. Hau da, etengabeko formakuntzari lehentasunezko postua ematen zaio hainbat enpresatan. Bada, urtero 5.000 langilek parte hartzen dute, guztira, MU-k eskaintzen dituen ikastaro presentzialetan nahiz online ikastaroetan (bakarka edo enpresan), urtean 23.000 prestakuntza-ordu eskainiz. Prestakuntza hori lanbide, unibertsitate, nazioarteko masterren, graduen, gradura egokitzeko ikastaroen, aditu-tituluen, espezializazio-diplomen eta jardunaldien bitartez ematen da.

Ikastaroak neurrira

Eskaintza horrez gain, unibertsitateak enpresen eta erakundeen neurrira egiten dituen ikastaroak garatzen ditu, In Company deiturikoak. Ikastaro horiek neurrira egindako prestakuntza eta garapen profesionalerako plan bat konbinatzen dituzte, hori baita enpresa bateko profesionalak gaitzeko modurik eraginkorrena. Prestakuntza mota hori MU-ko fakultateek enpresekin eta erakundeekin dituzten harreman estuei esker gauza daiteke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak