Arrasateko azken eraso matxista salatu dute hainbat herritarrek

Eneko Azkarate 2016ko uzt. 14a, 17:26

Eraso matxistarik ez erantzunik gabe leloa zeukan pankarta eskuan, elkarretaratzea egin zuten atzo, eguaztena, Arrasateko plazan. Arrasateko Emakumeen Gazte Asanbladak eta Arrasateko Emakumeen Mundu Martxaren taldeak deituta batu ziren hainbat herritar. Asteburuan Arrasaten izan den indarkeria matxista kasua salatzeko batu ziren.

Erasoa Uribe kalean gertatu zen, 03:00ak inguruan, domekan. 39 urteko gizon batek 39 urteko emakumea "lurrera bota zuen eta ostikoka hasi zitzaion", Ertzaintzak azaldu zuenez. Kalean gertatu zen erasoa eta horregatik bizilagunek abisua eman zuten, eta Ertzaintzak azkar bertaratu ahal izan zuen.

Gizona atxilotuta eraman zuten ertzain etxera, eta epaileak urruntze agindua ezarri dio, emakumeak salaketa jarri ondoren. Ertzaintzatik azaldu dutenez, "ez da lehenengo aldia izan" emakume honen aurkako eraso matxista bat eman dela.

Arrasateko Udalak, Emakumeen Mundu Martxa plataformak, eta Arrasateko EH Bilduk erasoaren aurkako gaitzespen idatziak bidali dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak