Egubakoitzean egingo du UDAk batzar orokorra; zapatuan Debagoieneko Kuadrillen Arteko Txapelketa

Xabier Urtzelai 2016ko uzt. 13a, 17:56

Egubakoitzean, 18:30ean hasita egingo du Aretxabaleta Kirol Elkarteak urteko batzar orokorra, Arkupen. Amaitu berri duten denboraldiaren gaineko balorazioa egin eta balantze ekonomikoa aurkeztu ostean, datorren urteko aurrekontua aurkeztuko dute.

Horrekin batera, 2017ra begira kirol proiektuarekin ere aurkeztuko dute. Eta, urteko kirolari nabarmenenak ere sarituko dituzte. Zapatuan, berriz, Debagoieneko Kuadrillen Arteko Futbol Txapelketa egingo dute. Antolatzaileek 1.000 euro banatuko dituzte lehenengo hiru sailkatuen artean. Dagoeneko 13 taldek eman dute izena, eta bihar, eguena, da izena emateko azken eguna. Hemen informazio gehiago.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak