Oñatiko kaleak gertu daude gaueko ziklismo ikuskizunerako: bihar egingo dute Kantoikrit

Xabier Urtzelai 2016ko uzt. 15a, 08:00
2014ko lasterketako irteera unea; iaz euriak asko zaildu zuen proba. | goiena

Zapatuan jokatuko dute urtetik urtera geroago eta ezagunagoa den Oñatiko kriterium bizikleta proba (22:00). Aurtengo ediziora begira ibilbidean aldaketa txikiak egingo dituzte, eta, ondorioz, Oñatiko alde zaharrean egongo den zirkuituari itzuli gehiago egingo dizkiote.

Guztira, 18 itzulitan ziklistek 24 kilometro egingo dituzte. Ibilbidea –%100 urbanoa– Foruen plazan hasi eta bukatuko dute, eta, orain artekoak baino laburragoa izango denez, buelta kopurua ere handitu dute. "Pentsatzen dugu puntu batzuetan azkarragoa izango dela, eta teknikoagoa ere bai", dio Antton Zubia antolatzaileak. Lasterketako ezaugarriei dagokienez, hor ez dago aldaketarik: pinoi finkodun bizikletak erabiliko dituzte, eta lasterketa gauez izango da. 

Harbide zatia, ikusgarriena 

Aker taberna pareko galtzada izan ohi da lasterketako punturik interesgarrienetakoa, harbidea da, eta hor batzen dira ikusle asko –eta animatuenak–. Ibilbide osoa Kantoikriten webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak