Parte-hartze libreko saioak egingo dituzte Mojategin zapatuan

Xabier Urtzelai 2016ko uzt. 13a, 16:49
Mojategiko saio batean, atleta pertikarekin.

Aire libreko atletismo denboraldia puri-purian dago, orain dira hitzordu nagusiak; esaterako, datorren asteburuan Espainiako Txapelketak jokatuko dituzte, maila absolutuan. Eta, motorrak berotze aldera zapatuan parte-hartze libreko saioak egingo dituzte Mojategin, 18:00etan hasita. 

Hala, atletak ze sasoitan dauden ikusita seguruenik Euskal Herriko puntako atletak lehiatuko dira Mojategin –gaur zuten izena emateko azken eguna–. Arrasate Atletiko Taldeak antolatutako lan-saioa izango da, arratsaldez egingo dute, eta hiru modalitate batuko dituzte: pertika eta altuera-jauzia –18:00etan hasita– (gizonezkoetan zein emakumezkoetan) eta jauzi hirukoitza –19:00etan hasita– (gizonezkoetan bakarrik).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak