Gustura ari dira haurrak 'Geroa sortuz' futbol campusean

Imanol Beloki Unamuno 2016ko uzt. 12a, 14:30

Futbolaren bitartez, kirolean eta bizitzan garrantzitsuak diren baloreak lantzen ari dira umeak, aurten Aretxabaletako kirol elkarteak seigarren urtez antolatutako Geroa sortuz futbol campusean.

Atzo hasi zen Aretxabaletako kirol elkarteak antolatutako Geroa sortuz futbol campusa. Hainbat balore lantzeko, lagunak egiteko, eta esperientzia ederra bizitzeko 2004tik 2007ra bitartean jaiotako haurrak ari dira bertan. Bi txandetan banatuta, 72 ume izango dira bertan, aste honetan batzuk eta hurrengoan beste batzuk.

Debagoiendarrez gain, Gasteizetik, Debatik, eta beste hainbat tokitatik etorritako gazteak daude bertan, eta aste osoan zehar Aretxabaletako Kurtzebarri eskolan pasatuko dituzte gauak. Hala, bizikidetza lantzeko, harremanak sendotzeko… besteak beste. Futbolean aritu arren, beste hainbat  ekintza, txango… egingo dituzte gainera.

Ingelesari garrantzia emanez

Aurten ingelesari garrantzia handiagoa eman nahi izan diote antolatzaileek, iaz izandako arrakastarengatik, hala, teoriaz gain, hainbat joko egingo dituzte astean zehar ingelesa oinarri izanda.

Egubakoitzean amaituko dute campusa lehen txandakoek, eta gurasoak umeen bila etortzen direnean, aste osoan landutakoa erakutsiko diete, eta amaitzeko, luntxa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak