Mendaron irabazi du Xabier Murgiondok

Xabier Urtzelai 2016ko uzt. 10a, 10:15
Murgiondo podiumean, atzo Mendaron. Argazkia: Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa.

Atzo egin zuten Mendaron gazte mailako lasterketa, Javier Ezenarroren oroimenezkoa, eta Ulmako Xabier Murgiondok denboraldiko laugarren garaipena eskuratu zuen. Oñatikoak erakustaldia eman zuen aldapa gora. Gaur goizean, berriz, amateur mailako ziklistak Antzuola Saria lehiatzen dabiltza buru-belarri. Helmuga 12:45 inguruan izango da. Eta arratsaldean, Arrasate Saria egingo dute, Garibaien hasita (16:00).   

85 kilometrotako lasterketan erakustaldia eman zuen Ulma taldeko Xabier Murgiondok, atzo. Oñatikoak aldapa gora ondo joateko abilezia handia daukala erakutsi zuen beste behin, lehenengo kilometroetan Deba ibaiaren ondoan ibili baziren ere –Elgoibar eta Mendaro artean– ondoren Kalbariora egindako bi igoerek min handia egin zutelako tropelean. Eta hor egin zuen aurrera Oñatikoak. Azkeneko aldiz 78. kilometroan igo zuten mendate hori, eta handik Mendarora inor ez zen gauza izan Murgiondo harrapatzeko, 55 segundotako aldearekin helmugaratu zen-eta.  

Xabier Murgiondo, atzo, helmugan. Argazkia: gtxe.org

Hemen sailkapen osoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak