Antzuola Sariak batuko du amateur mailako tropela, domekan

Xabier Urtzelai 2016ko uzt. 8a, 09:49
Tropela lasterketa hasieran, 2014an.

Peña Ayastuiko lagunek domekan egingo dute, 09:30ean hasita, Antzuola Sariaren 71. edizioa –Iñaki Lete memoriala–. Lasterketa Lehendakari Txapelketarako baliagarria izango da, eta 23 urtez azpiko amateur mailako ziklista onenak batuko ditu.

Lehenengo 60 kilometroak Antzuola, Bergara eta Zubillaga artean lautadan egin eta gero Antzuolatik pasa eta Deskarga igo eta Udanatik etorriko dira bueltan, Bergaratik –Altos Hornos– Elgetara igotzeko. Urtero moduan, Asentzioko maldek egingo dute aukeraketa zorrotzena, eta indartsuenek Bergara eta Antzuola artean erabakiko dute lasterketa. Helmuga 12:45ak aldera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak