Gaur, hilak 7, da Eskoextremen izena aurrez emateko azken eguna

Xabier Urtzelai 2016ko uzt. 7a, 09:58
2014ko edizioko une bat.

Zapatuan, hilak 9, (09:00) egingo dute Eskoxtremeko 27. edizioa, edo beste modu batera esanda, Eskoriatzako mendi bizikleta martxa. Goizean bertan egongo da izena emateko aukera, baina aurrez egin gura duenak –merkeagoa da– gaur du azken aukera. 

Zapatuan 08:00etan hasiko dira antolatzaileak izenak hartzen (federatuek 12 euro, ez federatuek 15 euro). Baina izenematea aurrez egin gura duenak gutxiago ordainduko du (kirolprobak.com). Azken edizioetan moduan, antolatzaileek lan handia hartu dute bidezidor ikusgarriak prestatzen. Eta izenak dioen moduan, zailtasun fisiko eta teknikoki aldetik bi ibilbideak, bai luzea eta bai motza, zorrotzak dira. 

Horrekin batera, antolatzaileek gomendatu dute zulatuek kontrako kubiertak eramateko: "Aurten bi ibilbide egongo dira, luzea 47km eta 2000 metroko desnibelekoa eta laburra 36km eta 1500 metroko desnibelekoa. Ibilbidea joan den urtekoaren oso antzerakoa izango da, baina berrikuntzak egongo dira, bidezidorretatik jaitsiera eta igoera berriak. 10 km-ko luzeera duen bidezidorra, Izuzkitza ingurutik Legutioraino doana. Seguruenik martxako zatirik politena da hori, eta ibilbide laburra egiten dutenek galduko dutena. Laburbilduz, edertasunean aurreko bi edizioak gainditzen dituen ibilbidea da eta esango genuke fisikoki ez dela horren nekagarria edo "rompepiernas"-a. Hori bai, ez dago kilometro bakarra lautadan bat lautadan.
Ibilbidearen %50-a bidezidorretatik da", adierazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak