Gizartea aldatzeko helburua duen lasterketa, domekan

Xabier Urtzelai 2016ko eka. 30a, 15:32
Iazko lehen edizioan parte hartu zutenek helmugan ateratako talde argazkia.

Iazko lehenengo edizioak utzitako zapore gozoa errepikatu guran dator domekan Mundukide Fundazioak antolatutako II. Kooperatiben Arteko Lasterketa (11:00, Urkulu), helburu garbiekin, gainera. Munduan dauden horrenbeste injustizien eta ezberdintasunen kontra konpromisoa agertzeko ekimen moduan aurkeztu dute Fundazioko lagunek lasterketa. 

Pertsona behartsuenen eskura aukera sozioekonomiko egokiak sortzen laguntzea gura dute, batetik, eta talde lana goraipatzea, kooperatibagintzako identitate gisa, bestetik. Hori horrela, kooperatibetako langileei zuzendutako lasterketa da, eta hiru laguneko taldeak osatu behar dira lasterketan esku hartzeko. Iazko lasterketan, gainera, parte-hartzaileek azpimarratu zuten polita izan zela lan lekutik kanpo lankideekin halako ekimen batean esku hartzea. 

Izena emateko azken eguna, egubakoitza 

Mundukideko ordezkari Urri Urizarrek gogorarazi moduan egubakoitza, uztailak 1, izango da izena emateko azken eguna: "Iaz ia 30 kooperatiba egon ziren ordezkatuta, oso giro polita izan genuen, denok helburu berdinei begira, eta aurtengo ediziorako ere azken ordura arte egongo gara izenak hartzen. Gainera, leku paregabean egingo dugu lasterketa, Urkulu leku aproposa da etxekoekin etorri eta domeka bertan igarotzeko.

Horrenbestez, jendea animatzen dugu lasterketan parte hartzera, edo animatzera etor daitezen". Bihar, egubakoitza, oraindik aukera egongo da izena emateko, mundukide.org wegunean edo 943 77 20 10 telefono zenbakira deituta. Lasterketan parte hartzeko talde bakoitzak 30 euro ordaindu behar ditu –10 euro pertsonako– eta parte-hartzaile bakoitzak kooperatibako langilea dela frogatu beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak