Dorletako Amaren 39. Saria jokatuko dute domekan Leintz Gatzagan

Xabier Urtzelai 2016ko uzt. 1a, 06:00
Duela bi urte Juan Ignacio Perez izan zen onena. | goiena

Euskaldun Torneoko ziklista onenak gerturatuko dira domekan Leintz Gatzagara, 119 kilometrotako lasterketan lehiatzera. Ziklistak 10:00etan hasiko dira lanean eta hiru alditan gainditu beharko dituzte Gatzagako maldak. Hala, azkarrenak 13:00ak aldera jasoko ditu besoak, plazan bertan. 

Ibilbidea urterokoa izango da, hor ez dago aldaketarik. Gatzagan hasi eta Eskoriatza aldera hartuko dute ziklistek. Lehenengo jaitsiera errepide zaharretik egingo dute, baina gainontzekoetan Arlaban jaitsiko dute. Eta, Arrasateraino joan ostean Eroski pasa eta Epeleko biribilean buelta erdi emanda hartuko dute ostera ere Gatzagarako bidea. Hiru joan-etorri egingo dituzte horrela, eta azken igoeran erabakiko da proba.

Iaz Fran Zurita izan zen onena 

Azken urteotan parte-hartze oso polita izan du Gatzagako igoerak. Iaz, esaterako 152 ziklista batu ziren irteera puntuan, eta Infisport taldeko Fran Zurita izan zen onena, helmuga baino 200 metro lehenago erasoa jota –92 txirrindulari heldu ziren helmugara–. Duela bi urte, berriz, Juan Ignacio Perezek nagusitasun handiz irabazi zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak