Osasungintzako sindikalistak batu dira errauste plantaren aurkako protestara

ELA eta LAB sindikatuetako Osasungintzakoen elkarretaratzea atzo.

LAB eta ELA sindikatuetako Osasungintzakoek elkarretaratzea egin zuten atzo, martitzena, "Zubietako erraustegiaren eta Epeleko zabortegiaren aurkako" kanpaldian. Gaurko, Bizipoz Tourra iragarri dute Debagoiena Zutik mugimendukoek.

Erraustegiek eta zabortegiek "pertsonen osasunean egiten duten kaltea nabaria" dela eta hori "saihestea posible" dela aldarrikatu dute. "Interes politiko eta ekonomikoak daude proiektu honen atzean, eta guk, bizitzaren erdigunean pertsonak jartzea da eskatzen duguna" adierazi dute osasun zerbitzuetako langile eta aipatutako sindikatuetako ordezkari direnek.

Adierazi dute, era berean, elkarretaratze honekin, "babesa" ere adierazi nahi dietela Zutik Debagoiena mugimenduaren kanpaldian daudenei.

Bizipoz Tourra

Osasungintzako LAB eta ELAko ordezkarien elkarretaratzeaz gain, atzo, kanpaldiaren bigarren egunean, Maria eta Manex bikotearen emanaldia izan zen gau partean.

20 bat kanpin dendatan pasa dute bigarren gaua eta Debagoiena Zutiketik iragarri dutenez gaur, ekainaren 22a, Bizipoz Tourra izango da, 19:00etan, Mankomunitate aurretik abiatuta.

Erlazionatuak

Errauste plantaren aurkako kanpaldia hasi du Arrasaten Debagoiena Zutik mugimenduak

Arrasate

Lehen gaua egin du Debagoiena Zutik mugimenduak Arrasaten, Debagoieneko Mankomunitatearen egoitzaren aurrean jarritako kanpalekuan. Ustelak lurpera...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.