Hamargarren etaparekin Elgetara iritsiko da domekan '2016 Bidea'

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko mai. 27a, 09:00
Prest da Asentzion DSS2016EU GR sarea markatzen duen panela.

Prest dago Asentzioko bidegurutzean DSS2016EU GR sarea markatzen duen panela.

Donostia 2016ko ekintzen barruan 32 etapako mendi zeharkaldia egiten dihardute Ibilian egiten da kultura lelopean. Domekan hamargarren etapa egingo dute, Gesalibar eta Elgeta artekoa. 20,2 kilometroko ditu, eta ibilbidean hiru kultura ekintza egingo dituzte.

10:30ean, Besaiden, omenaldia eskainiko diete euskal mendizaleei. Bergarako orfeoiak eta soka taldeak hartuko dute parte. Bidean aurrera eginda Kanpanzarrera iritsiko dira mendizaleak 13:00ak aldera, eta hortik Intxorta aldera egingo dute. Aurreikusita dago 16:00etan gerra lubakietara bisita gidatua egitea, eta 17:15ean Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa ikustea. Ekintza kulturalak irekiak dira eta edonork har dezake parte. Mendi zeharkaldia egin nahi dutenek, aldiz, aurrez eman behar dute izena www.dss2016.eu atarian. Prezioa da zazpi euro.

Harrera ona

2016 Bideak harrera "ikaragarri ona" duela esan dute antolatzaileek: "Etapaz etapa kultura ekintzaz bustitako bidea egiten ari dira partaideak", esan dute. Zeharkaldian oinarrituta DSS2016EU GR sarea sortuko du Foru Aldundiak. "Gipuzkoako zazpi GR nagusiak lotuko ditu eta aukera emango du lurraldean dauden Natur Gune Babestu guztiak oinez lotzeko". Asentzioko bidegurutzean dagoeneko gertu dute panela.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak