Pantaila erraldoia jarriko dute Iturripen Baskonia Lauko Finalean ikusteko

Xabier Urtzelai 2016ko mai. 12a, 15:38
Argazkia: Baskonia.

Euroligako Lauko Finala jokatuko du Laboral Kutxa Baskoniak asteburuan Berlinen, eta Ointxe! klubeko ordezkariek, Laboral Kutxaren laguntzarekin, Iturripeko harmailak girotu gura dituzte, partiduak Iturripen jarraitzeko aukera emanda.

Egubakoitzean 21:00etan pantaila erraldoia egongo da (doan) Iturripen, Laboral Kutxa Baskoniaren eta Fenerbahçe talde turkiarraren arteko partidua ikusteko. Turkiarrak menderatzen badituzte, eta ekimenak erantzun ona izaten badu, domekako finalean ere pantaila jarriko dute (20:00).

Sarrera doakoa izango da eta partida ikusi bitartean elkarteko kideek zenbait ekintza antolatu dituzte Gipuzkoako txapelketa lortu duen infantil nesken taldeak Galizian jokatuko duen Espainiako txapelketarako dirua biltzeko. Bizikleta zozketa, porra eta freskagarriak eta pintxoak egongo dira salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak