Arrasate, Bidezko Merkataritzaren Lagun

Julen Iriondo 2016ko mai. 10a, 14:43

Bidezko Merkataritzaren lagun diren herri eta hirien zerrendan sartu da Arrasate. Hamabost urte daramatza Eroski hipermerkatuko Harreman dendak gisa horretako produktuak jendarteratzen, eta Arrasateko Udalak ere bat egin du azkenaldian merkataritza justuago baten helburuarekin. Hori dela-­eta, Emausen ziurtagiria jaso du gaur Maria Ubarretxena alkateak.

Bidezko Merkataritzaren Lagun izateko baldintza denak beteta eman dio Emausek gaur ziurtagiria Arrasateko Udalari. Alkateak jaso du, herriaren izenean. Izan ere, ziurtagiri honek herriko elkarteek egindako lana ere aitortzen du. Eroski hipermerkatuko Harreman dendak hamabost urte daramatza lanean, eta lau urtetik hona dendatik kanpo ere ari dira bidezko merkataritzako produktuak zabaltzen.

Espainian, biztanleko eta urteko 71 zentimo gastatzen dira bidezko merkataritzan; Europan, batez beste, 13,4 euro, eta Holandan edo Erresuma Batuan, adibidez, 40tik gora.

EAEn ziurtagiri hau jaso duen bosgarren herria da Arrasate, Donostia, Legazpi, Bilbo eta Getxoren atzetik. Munduan milatik gora daude: Madril, Londres, Paris, Brusela eta Melbourne, adibidez.

Bidezko merkataritzarekin lotuta, bihar, 18:30ean Kulturaten, kakaoaren gaineko hitzaldi­-dastaketa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak