Kirol ekintzen antolaketa: erantzukizunaren eta segurtasunaren klabeak da jardunaldiaren izena. Lehendabizi, Juan Antonio Landaberea abokatuak egingo du berba. Erantzukizunak argitu eta identifikatuko ditu, eta horiek bideratzeko proposamenak egingo ditu. Ondoren, kirol elkarteetako bi ordezkarik hartuko dute hitza (Antxintxiketan taldeko Asier Osinagak eta Fortuna elkarteko Arantza Rojok) eta euren esperientziak kontatuko dituzte. Bukatzeko, mahai-ingurua egingo da, eta gaiaren gainean egon daitezkeen zalantzez berba egingo da.
Jardunaldia Oñatiko kultura etxean izango da, maiatzaren 11n, 18:30ean.