Debagoieneko IV. Artzainen Eguna Eskoriatzan izango da

Imanol Beloki Unamuno 2016ko api. 20a, 15:11

Debagoieneko Artzainen Eguna apirilaren 30ean izango da Eskoriatzan, eta aurten laugarren aldia izango da. Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak, Deba Garaia Landa Garapen Elkarteak, Debagoieneko Pastoriek, Eskoriatzako Udalarekin batera, ardiak eta artzainen mundua ardatz hartuta, ekintza ugari antolatu dituzte egunerako.

Herriko plazan goiz osoan zehar, Debagoieneko Pastoriek taldeko gazta eta txakolin ekoizleak, artisauak… izango dira, eta 11:00etan, artaldea herrigunetik barrena igaro ondoren, hau izango da Artzainen Egunerako prestatutako egitaraua:

Tailerra

11:00 Gatzatua tailerra

Dastatzeak

12:00 Idiazabal gazta dastatzea (Kultura etxean)

10:00etatik aurrera eusko labeleko bildotsa burruntzian egiten izango dira, eta 12:30etatik aurrera pintxo banaketa egingo da.

Haurrekin Jolasean

10:00-12:00 Haurrekin jolasean ardi latxaren bila. Plazan bertako arrazako ardiak egongo dira, baina baita ere, hemengoak ez diren beste arraza batzuk, eta hauek bereizteko jolasa egingo da.

Argazki Lehiaketa

10:00etatik aurrera Debagoieneko Pastoriek argazki digital lehiaketako argazki bozkatuenen erakusketa egingo dute.

12:15 Argazki lehiaketaren sari banaketa egingo da.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak