Kontzertu Ekonomikoaren defentsa egin du Josu Erkoreka Justizia sailburuak Antzuolan

Xabier Gorostidi 2016ko api. 16a, 12:10

Kontzertu Ekonomikoaren gainean jardun du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Antzuolan. Azkenaldian Madrildik zalantzan jarri den gaia denez, Kontzertuari buruzko "xehetasunak" ematea eta honen "defentsarako argumentuak" zabaltzea izan dira hitzaldiaren helburuak. Olaran etxeko areto nagusian 50 bat lagun inguru batu ziren.

Espainiako Gorteetarako azken hauteskunde kanpainan Ciudadanos alderdiak Kontzertu Ekonomikoa errotik kentzeko asmoa azaldu zuen, eta zeresan handia eman zuen alderdien artean. Kontzertua zalantzan jarri izanak eta alderdi politiko berrien inguruan sortutako ilusio eta zalantzekin, Eusko Jaurlaritzak Kontzertuaren defentsaren alde egiteko beharra ikusi du. Horren gainean jardun du Josu Erkoreka Justizia sailburuak Antzuolan.

Kontzertuaren azalpen historikoak eman ditu lehenik eta behin. Jarraian, Kontzertuaren xehetasun teknikoak izan ditu hizpide. Berme juridikoa eta oinarri ekonomikoak aipatu ditu, besteak beste. Espainian gobernua eratu gabe egoteak dakartzan eraginez ere mintzatu da. "Euskadiren interesei Europan erantzuna emateko gobernu sendo baten beharra" azpimarratu du Erkorekak.

Gobernua eratzeko epea agortzear dagoenez, zail ikusten du hauteskundeak berriro egitea saihestea. Hala ere, gobernu aldaketa "Euskadirentzat onuragarria" izango zela uste Erkorekak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak