Arrikrutzeko lehoiaren garaiko kontuak, zapatuan

Zapatu honetan, pleistozeno garaiko Euskal Herriaz jardungo du Asier Gómez paleontologoak Arrikrutzen, 10:00etan. Orain milaka urte, gure inguru hauetan zegoen paisaia eta bertan bizi zirenak gerturatuko ditu. Lehoi, hartz, errinozero eta bestelakoak desagertu zirenetik milaka urte igaro diren arren, beraiek utzitako aztarnekin nola lan egiten duten azalduko du.

Joan gura duenak izena eman behar du aurretik, plazak mugatuak dira-eta. Arrikrutzeko zenbakia da: 942 08 20 00

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.