Jesus Mari Lazkano margolari bergararra Jakiundeko kide izango da

Mirari Altube Arrese 2016ko api. 9a, 09:45

Bilbon egin zuen atzo, apirilak 8, batzarra Jakiundek eta beste bi kide aukeratu dituzte: Jesus Mari Lazkano margolaria eta Ignacio Palacios matematikaria. Horien izendapena azaroko batzarrean egingo dute.

Jesus Mari Lazkano bergararra Arte Ederretan doktorea da eta Bilboko Arte Ederretako fakultateko irakaslea. Ignacio Palacios, ostera, matematika ekonomian lizentziatua da eta Ekonomian doktorea Chicagoko unibertsitatetik.

Zientzia, Arte eta Letren akademia den Jakiundek 72 kide izango ditu bi horiekin, hainbat arlotako ordezkari diren kideak; besteak beste, MUko errektore Bixente Atxa; Pako Etxeberria, mediku forentsea; Bernardo Atxaga, idazlea; eta Jesus Mari Ugalde, kimikaria.

Urteko lehen batzarra izan zen atzokoa, eta lehenengoz Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko egoitzan egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak