Erramu Zapatua eta bezperako bertsoak

Julen Iriondo 2016ko mar. 17a, 11:42
Iazko Erramu Zapatua.

Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok, Beñat Gaztelumendik, Oihana Bartrak eta Eneritz Artetxek kantatuko dute egubakoitzean, 22:30ean hasita, frontoian. Zapatuan, berriz, 09:30ean hasiko da feria: abelburuen erakusketa, hegaztiak, euskal labeleko produktuak, makinaria eta artisauak egongo dira. Aparkalekuetan eta zirkulazioan aldaketak eragingo ditu Erramu Zapatuak.

Horiekin batera, goizean zehar, baita musika eskolakoekin trikitilariak eta dantza, euskal hanburgesen dastaketa, txorimalo erakusketa eta zanpantzarrak.

14:30ean herri bazkaria egingo da frontoian, eta 17:30ean umeentzako zezentxoak egongo dira Seminarioko patioan.

Erainen sinadura bilketa eta erraldoiak

Erainek deitutako ekaineko herri galdeketarako sinadura emateko aukera egongo da Erramu Zapatuan. Bestetik, Ximon eta Magdalena erraldoien panpinak salgai egongo dira Munibe plazan.

Zirkulazioan aldaketak eta aparkalekuak

Ibargarai kaleko 4. zenbakitik aurrera kotxez libre egon beharko dira aparkalekuak larunbatean goizeko 06.00etarako. Bertan ganadua jarriko da.

Fraiskozuri kaleko alde biak libre egon beharko dira martxoaren 18an, ostiralean, goizeko 07.30etarako. Bertan postuak jarriko dira.

Erdialdean aparkaleku asko kenduko direnez, ostiral arratsaldean eta larunbatean Ipintza institutuko eta San Martin Agirre ikastolako jolastokiak zabalik utziko dira aparkaleku bezala erabiltzeko.

Bestalde, Ibargarai, Fraiskozuri eta Bideberri trafikoari itxita egongo dira goizean zehar. Beraz, trafiko guztia saihesbidetik desbideratuko dute.

Hori guztia ikusita, garajea dutenei gomendatu die Udalak egun horretan kotxea barrura sartzea eta herritar guztiei ahal den neurrian erdialdera etortzeko kotxea ez erabiltzea, bertako trafikoa oso nekeza izango baita.

Azkenik Udalak gogorarazi du feria egunetan azken urte hauetan lapurrak azaldu direla: "Horregatik eskatzen dugu jende multzo artean poltsak eta diru-zorroak arreta handiz zaintzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak