Aloñako landaketa atzeratuta eta igoerako irteera bertan behera, elurragatik

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko mar. 15a, 11:41
Aoñako gurutzea domekan (Argazkia: Jon Urzelai)

Aloña aldean dagoen elurragatik, domekan Aloñako lagunak deituta Unaimendin egitekoa zen zuhaitz landaketa apirilaren 10era atzeratu da. Aloñako igoerako antolatzaileak, berriz, ibilbidea ezagutzeko eta egiteko hitzordua ere domekarako egin zuten; bertan behera gelditu da hori, aurten ez da kedadarik egingo.

Apirilaren 10ean egingo dute aurtengo zuhaitz landaketa Aloñako lagunak deituta. Natur Eskolarekin batera, urteko antolatzen dute talde horrek irteera hau, ingurumen jardunaldien barruan. Domekan, hilak 20, ziren egitekoak, baina mendian oraindik dagoen elur kantitatea dela-eta atzeratu dute. Urkiak landatuko dituzte.

Joan gura duenak bi aukera ditu izena emateko:

  • Fernando Maiztegiri esanda, Patrue Kaleko bere tailerrean
  • Mezua bidaltzea helbide honetara: aloinalagunak@gmail.com

Irteera, bertan behera

Aloña Igoera antolatzen duen taldeak, berriz, bertan behera utzi du aurtengo irteera. Eguraldiagatik, martxoaren 20ra atzeratu zuten, baina elurragatik, bertan behera utzi dute. Aurten, beraz, ez da irteerarik egongo igoerako ibilbidea ikusi edo ezagutzeko.

Hurrengo hitzorduak:

  • Apirilak 29, igoera bertikala
  • Maiatzak 1, Aloñako igoera

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak