Demaseko festa egin dute Kilometroak Txikia ospatzeko

Maider Arregi 2016ko ots. 28a, 12:44

Goizean hasita, Kilometroak Txikia ospatu dute bergararrek. Aranzadi  ikastetxeko patioan zinta moztu dute ikaslek eta ondoren ibilbidetxoa egitera ere animatu dira eguraldi kaxkarrari aurpegi ona erakutsiz. Euria, hotza eta haizeari aurre eginez, ibilbideaz, jolasekin eta musikaz gozatzeko aukera izan dute goizean.

Urrian egingo den Kilometroak festarako ia dena gertu dute; gaurkoa baina, motorrak berotzeko festa izan da eta datozen hilabeteetarako makina bat ekintzaz gozatzeko aukera izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Festak eman duen guztia ikusteko aukera izango da astelehen iluntzean Debagoiena Zuzenean saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak