Ordainduren eta Eskuraturen kale-agerraldi bateratua

Mireia Bikuña 2016ko ots. 26a, 13:50

Hil bakoitzeko azken eguenean elkartuko dira Arrasaten euren aldarrikapenak adierazteko. Mondragon Korporazioa “eraberritzeko” eskatu zuten.

Biteri plazan elkartu  eta pankarta bana eskutan, taldeka hasi zuten manifestazioa. Ordaindukoak aurretik eta Edesakoak ostean. Guztien aldarrikepena euren dirua berreskuratzea izan zen. “ITZULI GURE DIRUA” eta “GURE DIRUAK ORDAINDU” oihukatu zuten herriko kaleetan.

Manifestazioan parte hartu zutenek "tokatzen" zaiena "erreklamatzen" jarraitu zuten: borondatezko ekarpenak, ekarpen merkantilak eta erretiratu ostean kobratzeko dituzten diru-itzulketak. Era berean, Helburua lortu arte "modu masiboan mobilizatzen" jarraitzeko asmoa dutela berretsi zuten.

Bestalde, adierazi zuten, Mondragon Korporazioaren aurka aurkeztutako salaketa Bergarako  epaitegiari adjudikatu diotela, baina onarpenaren zain daudela. 950 salatari izateak, dezente atzeratu ei du onartzeko prozesua, baina itxaropentsu agertu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak