Bi debagoiendar, San Mameseko derbian esatari

Josu Bilbao 2016ko ots. 23a, 08:42
Haritz Gallastegi eta Rafa Mungia, San Mamesen

Euskadi Irratiko esatari moduan aritu ziren Haritz Gallastegi elgetarra eta Rafa Mungia arrasatearra.

Realak 0-1 irabazi zuen domekako derbia Athleticen aurka, eta harmailetan, esatari bezala, bi debagoiendar izan ziren. Haritz Gallastegi talde zuri-gorriaren partidetako ohiko esataria, eta Rafa Mungia, txuri-urdinen aldetik, izan ziren San Mamesen.

"Beste derbi bat izan zen, ez bakarrik debagoiendarrak izatearren, derbiak beti direlako derbiak. Intentsitate handiarekin bizi genuen partida, sekulako giroarekin, eta Athleticeko zaleentzako ez zen egunik onena izan", azaldu du Gallastegik.

"Polita izan zen derbia. Tentsioa, saltsa, eta intentsitatea egon ziren, nahiz eta joko gutxi egon berdegunean", adierazi du Rafa Mungiak.

Giroa bikaina izan zen bi afizioen artekoa, baina berdegunean neurketa nahiko kaskarra izan zen, orokorrean. "Derbiak joko aldetik eskasak izaten dira. Intentsitatea handia izan zen, bi taldeek arlo horretan zuten onena eman zuten, baina joko aldetik ezin daiteke esan ona izan zenik. Zaleentzat ez zen izan partidarik politena ikusteko", dio Haritz Gallastegik.

Bilboko taldea txispa barik ikusten du Elgetako estariak: "Indarrez nahiko justu ikusi nuen taldea. Athleticek lehiaketa asko jokatu ditu, eta jokatzen ari da, eta jokalari askori nekea sumatu nien. Atzo ez zuen izan bere ohiko txispa hori, eta ezin izan zuen reala mendean hartu. Horrek kezka apur bat sortzen dit, ligaren azken txanpa gelditzen delako".

Rafa Mungiak ere Athletic nekatuta ikusi zuen: "Europa Liga jokatzeagatik nekea sumatu nion Athletici. Reala, ostera, bolada onean dago. Lehen dena txarto irteten zitzaion eta orain dena ondo. Lehenengo golarekin asmatu zute txuri-urdinek, eta gero partidaren kontrola izan zuten. Presiorik gabe jokatzen ari da Reala, eta hori nabaritzen da. Hala ere, orain partida zailak izango ditu Atletico Madrilen eta Sevillaren aurka".

Erlazionatuak

Zale zuri-urdinak pozik

Eneko Azkarate 2016 ots 22 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak