Dendetan eta estankoetan lapurretak egin dituen talde bat desegin du Ertzaintzak

Josu Bilbao 2016ko ots. 22a, 13:18
Ertzaintzak konfiskatutako materiala.

EAEn eta Kantabrian lapurretak burutu dituen ustezko talde kriminal bateko lau lagun atxilotu dituzte Antzuola inguruan, astebukaeran.

Taldeko lau kideak 27 eta 38 urte arteko gizonak dira, eta tabakoa, herremintak eta bi auto ere konfiskatu ditu Ertzaintzak. Azken hilabeteetan izandako lapurreta batzuekin erlazioa bilatzen ari dira orain ertzainak.

Hilabetez ustezko lapurren jarduera jarraitzen aritu da Bizkaiko inbestigazio kriminalen zerbitzua. Atxilotutako lau lagunak Bilbon eta Bermeon bizi ziren, eta inbestigatzaileen arabera estankoen eta beste denda batzuen lapurretan adituak diren talde kriminal baten parte dira.

Iragan barikuko goizaldeko 04:00etan ertzainek Antzuola inguruan atxilotu zituen lau kideak, ustez herriko estankoan lapurreta burutu ondoren. Atxilotuek tabakoa eta herremintak zeramatzen gainean.

Barikuan ere, Ertzaintzak bilboko eta Bermeoko etxebizitzen erregistroak egin zituen, eta 400 tabako kaxa, zizailak, palankak eta barrak aurkitu zituen. Horrez gain, lapurretak egiteko ustez erabilitako bi auto ere konfiskatu ditu Ertzaintzak.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak