Oñatiko saihesbideko trafikoa normaltasunera bueltatu da, istripu baten ostean

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko ots. 19a, 08:03
Zubillagako kamino zaharretik ateratako argazkia.

07:00etan gertatu da istripua. BMW autoak eta Volkswagen Combi furgonetak elkar jo dute eta gurutzatuta geratu dira errepidean. Ertzaintzako iturriek jakinarazi dutenez, bi lagun arin zauritu dira, furgonetako gidaria eta kopilotua eta biak ala biak Arrasateko ospitalera eraman dituzte anbulantzian.

Autoak saihesbidetik kendu eta lekua garbitu bitartean, Zubillagako auzotik desbideratu dute trafikoa, baina jada errepidea bere normaltasunera bueltatu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak