Ehunka gimnasta batuko dira bihar Bergaran, Eskola Arteko Txapelketan

Xabier Urtzelai 2016ko ots. 18a, 10:00
Gimnasta bat Labegaraietan, lan-saioaren erdian.

Badator gimnasia erritmikoko urteko lehen hitzordu handietako bat, Bergarako Ariznoa taldeak antolatuta bihar, zapatua, Labegaraietan egingo duten B mailako Eskola Arteko Gimnasia Txapelketa. Arratsaldean, ostera, benjamin mailakoen topaketa egingo dute. 

Goizeko saioa 10:20an hasiko dute, hamar minutu iraungo duen gimnasten desfilearekin, eta gero, hiru ordu pasatxoan ehunka gimnasta lehiatuko dira. Alebin mailan, esaterako, 15 talde izango dira –Antzuolakoak eta Bergarako Aranzadikoak, esaterako–, eta beste 26 gimnastak bakarkako saioan jardungo dute –Arizmendiko Nora Marco eta San Yan Azkarate eta Arrasateko Herri Eskolako Maider Agirreurreta lehiatuko dira hor–. 

Infantil mailan, berriz, bost talde izango dira –Arrasateko Dragoikoak eta Bergarako Ariznoakoak, adibidez–, eta beste 12 gimnasta bakarka lehiatuko dira; Aloña Mendiko Naroa Olalde eta Arrasate Dragoiko Lorea Pierruges eta Irune Cia izango dira debagoiendarrak. 

Arratsaldean, topaketa 

Goizean txapelketa amaituta, arratsaldean benjamin mailako topaketari helduko diote, eta hor ere beste koadrila galanta batuko da ikasturtean zehar ikasi dituztenak erakusteko asmoz. Hala, arratsaldeko saioa 17:20an hasiko dute, hori ere desfilearekin, eta pare bat ordu iraungo du topaketak. Hor beste 32 talde batuko dira, eta han egongo dira Bergarakoak, Arrasatekoak, Oñatikoak, Aretxabaletakoak eta Eskoriatzakoak. Eta taldeekin batera beste 25 gimnastak bakarkako saioa egingo dute.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak