Luzatu egin dute Huhezinemako Basque Culinary Sailera lanak aurkezteko epea

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko ots. 18a, 14:01
Iazko Huhezinema jaialdiko sari banaketa ekitaldia.

Bi sari daude jokoan: 600 euroko Basque Culinary saria eta 150 euroko Ikusleen saria. Martxoaren 18an egingo dute sari banaketa Aretxabaletako Arkupe kultura etxean.

"Otsailaren 25era luzatu dugu Basque Culinary Sailera filmak aurkezteko epea", jakinarazi dute Huhezinema film laburren jaialdiko antolatzaileek. "Oraingoz lan gutxi jaso ditugu, eta jendeari beste aukera bat eman nahi diogu sari potoloa baitako jokoan".

Bi sari daude jokoan: 600 euroko Basque Culinary saria eta 150 euroko Ikusleen saria. Martxoaren 18an egingo dute sari banaketa Aretxabaletako Arkupe kultura etxean.

Lanek ezingo dute hiru minutuko iraupena gainditu. Interesatuek Huhezinema.com atarian aurkituko dituzte lehiaketako oinarriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak