Saria jaso duten amodiozko hitzak

Txomin Madina Milikua 2016ko ots. 13a, 16:53

Irizar jauregian egindako ekitaldian jaso dituzte sariak 24. Amodiozko Gutunen Lehiaketako irabazleek. 94 gutun aurkeztu dira aurten, eta lehiaketa antolatzen duten Jardun euskara elkartekoak balorazio positiboa egin dute: "Azken urteotan berriz ere gorantza doa parte-hartzea. Gehienbat Gipuzkoatik jaso arren, lurralde guztietatik heldu zaizkigu gutunak".

Patxi Zubizarreta izan da epaimahaiaren ustez gutun onenaren idazlea, eta saria jasotzean literatura, ''gaueko hitzak'',  sentimenduak adierazteko tresna moduan aldarrikatu du. Bigarren saria bitan banatu dute Eneko Barberenaren eta Ainara Elizondoren artean, eta bergarar onenaren saria Ainhoa Pardinak eskuratu du. Maria Oses arrasatearrarentzat izan da gazte saileko saria. Saria jasotzearekin bat, irabazle guztiek euren gutuna irakurri dute Bergarako Musika Eskolako soka taldeak lagunduta.

Epaimahaiko kide izan den Arianne Unamunok adierazi du oso gutun originalak izan direla aurtengoak: "Bikotekideari idatzitakoez gain, bestelako pertsona zein gauzei idatzitakoak ere egon dira, esaterako, topografiari".  Nabarmendu du gazteek ere hartu dutela parte eta hori lehiaketarendako arrakasta dela

Erlazionatuak

Amodiozko Gutunen Lehiaketa 2016: Gutun irabazlea

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016 ots 12 Arrasate   Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak