Antxintxika taldeka onena, eta Lourdes Oiartzabalendako txapela duatloietan

Xabier Urtzelai 2016ko ots. 2a, 15:11
Antxintxikakoen talde argazkia, sari banaketa ekitaldian. Argazkia: Antxintxika.

Joan den domekan Euskal Herriko duatloiaren eta triatloiaren jaia ospatu zuten Iruneko Atalaia hotelean. Modalitate eta maila bakoitzeko 2015 urteko kirolari onenak saritu zituzten bertan, eta bailarako hainbat ordezkarik aparteko protagonismoa izan zuten, bai bakarka eta baita taldeka ere. 

Taldeka, esaterako, Antxintxika Triatloi taldearendako izan ziren saririk potolonenak, bai duatloian eta baita triatloian ere egindako lan onagatik. 

Bakarkako saioetan, Mikel Mujikak eta Mikel Ugartek triatloian eta Xabier Luis eta Iker Arkauzek duatloian, podiumera igotzeko aukera izan zuten. Mujika bigarren izan da triatloietan, eta Ugartek hirugarren postua eskuratu du (maila absolutoan) eta oñatiarra bigarrena izan da 23 urtez azpikoen artean. Iker Arkauzek berriz, hirugarren postuan amaitu du 23 urtez azpikoen duatloi sailkapena.

Emakumezkoetan ere sari handiena Antxintxikako ordezkari Lourdes Oiartzabalendako izan zen, zirkuituko urteko duatleta onena izan delako.

Eta beteranoen mailan ere aipamena Alejandro Altunarendako, Antxintxikakoa bigarren izan delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak