Oihana Kortazarren hitzaldia antolatu du Hotzek, dirua biltzeko

Argazkia: Hotz

Errefuxiatuen aldeko elkarteak antolatuta, eguenean –hilak 4– emango du hitzaldia Elgetako mendi lasterkariak, 19:00etan Irizar jauregian. 5 euro kostako da sarrera, eta zozketa bat ere izango da: lau pertsonarentzako entrenamendu saio bat, Kortazarrek antolatuta.

Halakoekin batuko duten dirua orain arte pilatutako materialaren bidalketa ordaintzeko da. Hain justu ere, egun hauetan ari dira mantak, kanpin dendak eta lo zakuak Siriara bidaltzen, Siriako Herriarekiko Laguntza Elkartearen (AAPS) bitartez. Materiala sailkatzea eta bidaltzea da orain lehentasuna –kaxak eta boluntarioak behar dituzte–, eta jaso ez dute gehiago egingo oraingoz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.