MUk derbi gipuzkoarrean eten du bolada txarra (75-53)

Xabier Urtzelai 2016ko urt. 24a, 09:43

Sei partidu jarraian galdu ondoren –lau kanpoan eta bi etxean, eta horietako batzuk puntu bakarrarengatik– MUk garaipenaren bideari ekin beharra zion atzoko derbian. Sailkapenean ondoan dagoen Zarautz zuten aurrean, eta kategoriari eusteko borrokan jarraitzeko Josu Larreategiren mutilek garaipena behar zuten. Bada, taldeak helburua bete zuen, eta aparteko partidua egin barik bi puntuak batu zituzten.

Ligaxka oso parekatuta dagoela kontuan hartuta, etxeko partidak eta batez ere sailkapenean ondoan dituzten lehiakideen aurkako partidak irabaztea ezin garrantzitsuagoa da aurten. Eta, lehia horretan kontrario zuzen baten kontra hanka sartzea barkaezina litzateke. Bada, zuri-moreek ez zuten halakorik onartu, eta Leihoak Zarautz –aurten igo dira EBAra– taldeko ordezkariei lehenengo laurdenetik adierazi zieten garaipena Iturripen geratuko zela.

Arrasatekoek laurden guztietan agindu zuten, lehenengoan 7 puntu gehiago egin zituzten (20-13) eta atsedenaldirako ondo bideratuta zuten partidua (33-21). Hala, hirugarren eta laugarren laurdenetan 18-20 puntuko aldeaz egon ziren betik. Partidu amaieran Martxel Balanzategik erantzun zien GOIENAko galderei.

Asteburuko jardunaldiaren ondoren, horrela geratu da sailkapena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak