Bidezko merkataritzako produktuz osatutako otarra opari

Ubane Madera 2016ko urt. 19a, 08:57
Iñarra Harreman Dendan, otarrarekin.

Harreman Dendako aurtengo otarraren sariduna zein den jakinarazi dute: Bittor Iñarra arrasatearra. Iñarrak bidezko merkataritzako produktuz osatutako otarra eskuratu du. Zozketa hau Harremanek Eroskin duen saltokiko kontsumitzaileen artean egiten dute, haiei eskerrak emateko bidezko merkataritzako produktuekiko egiten duten apustuarengatik.

"Kontsumitzaile arduratsu hauek ematen diote zentzua eta jarraipena elkartetik egiten dugun lanari" esan dute Harreman dendatik.

Kontsumitzaileon "boterea"

Horrekin batera, gaineratu dute "2016ean helburu berberen alde" egingo dutela lan, "bidezko merkataritza aldarrikatzen, kakao, kafe edo azukre ekoizleek esklabotasun eta pobrezia egoeratik irten ahal izateko. Kontsumitzaile bezala dugun botereaz ohartu eta injustizia hauen kontra egiteko erreminta da bidezko merkataritzako Produktuen erosketa", ekarri dute gogora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak